Gizartea -

GASTEIZ

Kontrolatu dute Gasteizen Gardelegiko zabortegian piztu den sutea

Kontrolatua dagoen arren, orduak beharko dituzte lurrez estali eta sua erabat itzaltzeko. Eguzki plataforma ekologistak gertatutakoari buruzko ikerketa eskatu du.

12:00ak inguruan piztu da sua. Argazkia: Gasteizko Suhiltzaileak.
12:00ak inguruan piztu da sua. Argazkia: Gasteizko Suhiltzaileak.
12:00ak inguruan piztu da sua. Argazkia: Gasteizko Suhiltzaileak.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat piztu da, gaur eguerdian, Gasteiz kanpoaldean dagoen Gardelegiko zabortegian. Ke lainoa eta sua hiriburuko hainbat tokitatik ikusi ahal izan dira.

12:30 inguruan piztu da sua hondakindegiaren barruan, eta arratsaldeko lehen orduan kontrolatzea lortu dute.

Bertaratu diren suhiltzaileek esan dutenez, orduak beharko dituzte sua erabat itzaltzeko. Horretarako, lurra botatzen ari dira makinekin sutara, kasu horietan ez baita urik erabiltzen.

Hiri hondakinak eta hondakin industrialak jasotzen ditu Gardelegiko zabortegiak.

Eguzki plataforma ekologistak prentsa oharra kaleratu du sutea nola piztu den ikertzeko eskatuz eta baita hondakinen kudeaketa zuzena izaten ari den argitzeko. Era berean, horrelako gertaerak ekidingo duten inspekzioak egitea ere eskatu dute.

Gasteizko Udalaren hondakin kudeaketa ere salatu du Eguzkik, eta sute hauek oso arriskutsuak izan daitezkeela osasunarentzat ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak