Gizartea -
Errausketaren aurkako protesta
Gipuzkoako errausketa planta gelditzeko eskatu du giza kate batek
Errasuketaren aurka eta hondakinen bilketa selektiboaren aldeko informazioa eman dute "Errausketarik ez. Moratoria" lelopean bildu direnek.
Erredakzioa
Donostiako Zubieta auzoan eraikiko den errausketa plantaren aurka giza kate bat egin dute gaur Donostian dozenaka pertsonak.
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Koordinakundeak deitu du bilkura gaur, irailaren 11an, Alderdi Ederren, Kontxako estropaden bigarren jardunaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Bertan, panel informatiboak jarri dituzte eta erraustegi plantaren kalteen aurkako eta hondakinen bilketa selektiboaren aldeko informazioa eman dute.
Ondoren, giza katean parte hartu dutenak, horien artean, ezker abertzalea eta Ezker Batuko hainbat kide, Kontxara jaitsi dira "Errausketarik ez. Moratoria" kartelarekin.
Koordinakundearen bozeramaileak, Maria Luisa Sanchezek esan du azken hauteskundeetan izan diren aldaketekin, eta Bilduren garaipenarekin, errausketaren aurkako taldeek "moratoriak aurrera egiteko itxaropen handiagoa dutela".
"Lanak gelditzea" beharrezkoa dela esan du Sanchezek, eta Gipuzkoako beste herrietan "moratoriaren denbora hondakinen atez ateko bilketa ezartzeko aprobetxatu behar dela"; "errausketa planta beharrezkoa ez dela" erakutsi behar dela.