Gizartea -

2013an itxiko dute

Garoñako zentrala berehala ixteko eskatu dute mila pertsona inguruk

Manifestariek azpimarratutakoaren arabera, "energia nuklearra ezin da berriztu, ez da segurua, ez da garbia eta hondakin erradisktiboek arriskua sortzen dute".

Garoñako zentralaren aurkako martxa egin dute

01:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burgoseko zentralaren kontrako protestak mila pertsona inguru bildu ditu, 2010ean baino zenbait gehiago. Bukaeran manifestu bat irakurri dute 2013ko uztailaren 5a baino lehenago hitz dezaten eskatzeko.

Zentralaren kontrako XXXII. martxan giltzarrapo erraldoi sinbolikoa eraman dute. Protesta Garoñako zentraleko atean amaitu da. Fukushimako istripua gogoan izan dute eta Garoña lehen bait lehen ixteko eskatzeko argudio gisa erabili dute.

Bukaerako manifestauan aipatu bezala, Japoniako istripuak "segurtasun nuklearra gezurra dela" erakutsi du, izan ere zentralak lurrikarei aurre egiteko prest ez daudela frogatu du. Gainera, "energia nuklearra ezin da berriztu, ez da segurua, ez da garbia eta hondakin erradisktiboek arriskua sortzen dute".

Itxiera premiazkoa da "erreaktorean pitzadurak daudelako" eta gaur egun Segurtasun Nuklearraren Batzordeak eskatutako neurriak bete barik lanean ari delako", Ebro ibaira "legezko mugek ezarritako gehienezko tenperatura gainditzen duen ura" botaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea