Gizartea -

KORONABIRUSA

Osasun Sailak kontrolatutzat jo ditu fokuak eta aglomerazioen arriskuez ohartarazi du

Murgak aitortu duenez, prebentzio-neurriak betetzen ez dituzten ehunka lagunen irudiek kezkatzen dute.

Baskoniaren garaipenaren ospakizuna Gasteizen. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Baskoniaren garaipenaren ospakizuna Gasteizen
Azken fokuak kontrolpean dituela adierazi du Osasun Sailak

1:20

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailaren hitzetan, "erabat egonkortuta" daude azken egunotan EAEn atzemandako covid-19aren fokuak, baina kaleko aglomerazioen arriskuez ohartarazi du, horrelako inguruneetan kutsatzeak zaildu egiten baitu balizko positiboak identifikatzea, elkarrekin harremanik ez duten pertsonak baitira.

Nekane Murga Osasun sailburuak agerraldia egin du ostegun honetan pandemiaren bilakaeraren berri emateko. Jakitera eman duenez, azken orduetan sei positibo atzeman dituzte PCR proben bidez (1 Araban, 4 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan), eta azken 60 egunetan positibo eman duten hiru pertsona hil dira. Guztira, 21.061 kutsatu dira eta 1.618 hil dira EAEn.

Sailburuak azaldu duenez, atzo Gipuzkoan erregistratutako kasuek ez dute harreman zuzenik Orioko fokuarekin, ezta atzo aipatutako Arrasate, Irun eta Errenteriako balizko fokuekin ere.

Gainera, aipatutako fokuei dagokienez, familia esparruan gertatu omen ziren kutsatzeak, eta ez azken egunotan kalean ikusitako aglomerazioetan.

Murgaren ustez, prebentzio-neurriak bete ez dituzten ehunka lagunen irudiak kezkagarriak dira, Gasteizen Baskoniaren liga titulua eta Irunen Sanmartzialak ospatzen aritu izan diren herritarrenak, esaterako. Horrelako portaerek "jarraituz gero edo zabaltzen badira, prebentzio-neurriak areagotuz joango dira", ohartarazi du.

Nolanahi ere, orain arte urratze horiek "puntualak izan dira" eta "gizarte osoak baztertu ditu", haren esanetan, eta inon jende asko pilatuko dela aurreikusiz gero, toki horietara ez joateko eskatu die herritarrei, eta "prebentzio neurriak betetzen laguntzeko", berriz, ostalariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Orio Irun Errenteria Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa