Gizartea -

KORONABIRUSA

Euskal osasun langileak Perura bidean dira COVID-19aren borrokan laguntzeko

Peruko San Martín eta Loreto departamenduetan gehienbat, birusak sortu duen gehiegizko heriotza-tasa murriztea eta erikortasunari aurre egitea dira helburu nagusiak.

Proiektuan parte hartuko duten medikuak. Argazkia: Irekia.
Proiektuan parte hartuko duten medikuak. Argazkia: Irekia.
Proiektuan parte hartuko duten medikuak. Argazkia: Irekia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetan atera dira Euskaditik osasun alorreko sei pertsonako langile talde bat (Osakidetzako bost eta Aragoiko Osasun Zerbitzuko bat). Esperientzia zuzena dute koronabirus kasuen kudeaketa klinikoan eta beharrezko material sanitarioa daramate beraiekin.

Ekainaren 2an Mugarik Gabeko Medikuak elkartea Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri zen COVID-19arekin bildutako eskarmentua Hego Amerikako herrialdeekin partekatzeko, orain ari baitira pandemiaren unerik gogorrenak bizitzen. Perun gaitzak izandako eboluzioa ikusita, beharrezkotzat jo zuten horrelako interbentzio bat egitea. Uztailaren 1ean, Peruko Gobernuko Osasun Ministerioak eskaera formala egin zion Lehendakariari Eusko Jaurlaritzaren laguntza eskatzeko.

Horrela, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Kooperazio Idazkaritzarekin, Garapenerako Euskal Agentziarekin, Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin batera arituko da lanean Mugarik Gabeko Medikuak elkarteko taldea.

Peruko San Martín eta Loreto departamenduetan gehienbat, birusak sortu duen gehiegizko heriotza-tasa murriztea eta erikortasunari aurre egitea dira helburu nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Peru albisteak gaur Koronabirusa olatu berria Erizaintza albisteak Latinoamerikako azken ordukoa Medikuak