Itxi

Gizartea

Sanferminak

Poliziak edukiera mugak betetzen direla ziurtatuko du asteburu honetan Iruñean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kaleetako edukieraz gain, tabernek ere ezarritako neurriak betetzen dituzten egiaztatuko dute.

  • Poliziak kaleetako edukiera kontrolatuko du.

    Poliziak kaleetako edukiera kontrolatuko du. Argazkia: EFE

Poliziak edukiera mugak errespetatzen direla egiaztatuko du asteburu honetan Iruñean. Sanferminak bertan behera geratu baziren ere, bisitariak espero dira hurrengo egunetan.

Operazioan Udaltzaingoak, Foruzaingoak eta Espainiako Polizia Nazionalak hartuko dute parte, uztailaren 6an bezala. Orduan, Alde Zaharreko sei gunetan edukiera mugatu zen: Jarautan (137 pertsona), San Nikolasen (160), Pozo Blanco-Comediasen (71), Estafetan (334), Caldererian (287) eta Navarreria plaza inguruan (220).

Kaleak zaintzeaz haratago, udaltzainek ostalaritza establezimenduetako edukiera betetzen dela ziurtatuko dute. Udalak tabernei dei egin die arauak bete ezin daitezken unean (edukiera, distantzia edo maskarak) musika itzali, argiak piztu, edaria zerbitzatzeari utzi eta 092ra deitzeko.

Tabernetako ordutegiak eta musikaren emisioaren mugako ohikoak izango dira.

Gainera, segurtasun distantzia mantendu beharko da, gutxienez 1,5 metroko tartea utziz pertsonen artean, eta inoiz ezin bada distantzia mantendu, neurri alternatiboak hartu beharko dira, maskara jartzea kasu.

Udaletik adierazi dutenez, tabernak behartuak egongo dira mahaiak, aulkiak, barra eta bestelako azalerak maiz desinfektatzera, baita lokala ere egunean gutxienez behin garbitu eta desinfektatzera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena