Gizartea -
BIZKAIA
Hiru pertsona zauritu dira Barakaldoko etxebizitza bateko lurzoruak behera eginda
Dirudienez, etxebizitzako zorua (lehen solairuan dago) beheko solairuan dagoen lokalaren gainean amildu da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hiru pertsona zauritu dira astearte honetan Barakaldon (Bizkaia), horien etxebizitzako lurzorua erori ondoren, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
01:40an gertatu da, Kadagua kaleko lau solairuko etxe batean.
Dirudienez, etxebizitzako zorua (lehen solairuan dago) beheko solairuan dagoen lokalaren gainera erori da.
Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta eraikina hustu dute, behin-behinean, baina gainerako etxebizitzetako bizilagunak goizeko lehen orduetan itzuli ahal izan dira etxera.
Zaurituak (zauri arinak omen dituzte) Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, horren arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea