Gizartea -
Trafikoa
Kantabriarako joan-etorriek auto-pilaketak eragin dituzte AP-8an
Ez da egon trafiko arazorik, orokorrean, EAEko errepideetan, AP-8ko puntu horretan izan ezik. Pilaketak 14 kilometro artekoak izan dira eguerdian, mugatik Barakaldoraino.
Agentzia | Erredakzioa
14 kilometro arteko auto-pilaketak egon dira AP-8 autobidean, Barakaldo (Bizkaia) eta Kantabria artean, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenaren arabera.
Ez da egon trafiko arazo handirik EAEko errepideetan orokorrean, AP-8ko puntu horretan izan ezik. Kantabriarantz zihoazten ibilgailuen kopuru handiak trafiko geldoa eragin du.
Horrela, goizetik auto-pilaketa txikiak izan dira, eta eguerdirako 14 kilometro artekoak izan dira, Barakaldoraino helduz. Murriztuz joan dira, eta azkenean, 14:00ak inguruan guztiz desagertu dira, eta trafikoa normaltasunera itzuli da Kantabriako mugan.