Gizartea -

Iruña

Oberena peñaren egoitzan agertutako pintadaren ustezko egilea atxilotu dute

Atxilotuari mehatxu delitu bat leporatzen diote, gorroto delitu batekin larrituta. Datozen orduetan utziko dute epailearen esku.

Oberena lagun-taldearen egoitzan agertutako pintada. Argazkia: Covite
Oberena lagun-taldearen egoitzan agertutako pintada.
Oberena lagun-taldearen egoitzan agertutako pintada. Argazkia: Covite

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziako agenteek, Iruñeko Udaltzaingoarekin elkarlanean, gizon bat atxilotu dute, Patxi Ruiz presoaren alde Oberena peñaren egoitzan agertutako pintadaren ustezko egilea delakoan. Presoa gose-greban zegoen Murtziako kartzela batean, espetxeetako baldintzak salatzeko.

Pintada, lokaleko sarreraren bi aldeetan egin zuten. Alde batean "espainol" hitza irakur zitekeen, eta, bestean, "Patxi herria zurekin" esaldia. Hain zuzen ere, Oberena peña Ruizi babesa adierazteko pankartaren aurka agertu ondoren egin zuten pintaketa.

Espainiako Poliziako zuzendaritza nagusiak asteazken honetan zabaldu duen ohar baten arabera, atxilotuari mehatxu delitu bat leporatzen diote, gorroto delitu batekin larrituta. Datozen orduetan utziko dute epailearen esku.

Ildo horretatik, Oberena peñak aipatutako pankartaren eta jaien politizazioaren aurka publiko egin zuen oharra izan zen, ustez, horren egoitzan egindako pintaden arrazoia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Delituak Espainia Sanferminak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak