Gizartea -

Koronabirusa

Hernanin konfinatuta zeuden bizilagunek negatibo eman dute PCR probetan

Hernaniko Udalak gaur goizean altxatu du herriko etxebizitza eraikinean ezarritako isolamendua, proben emaitzak ezagutu eta gero.

Eraikin konfinatua Hernanin. Irudia: EFE
Eraikin konfinatua Hernanin
Hernanin konfinatutako eraikinean egindako PCR test guztiek negatibo eman dute

1:13

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hernaniko Udalak (Gipuzkoa) bertan behera utzi du herriko etxebizitza-eraikinean ezarritako isolamendua gaur goizean, egindako 35 PCR testek ez baitute atzeman COVID-19 kasurik bizilagunen artean. Bizilagunen artean hainbat positiboren susmoa zegoelako isolatu zituzten.

Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, "atzo egindako froga guztiak negatiboak izan direnez, eraikinaren isolamendua altxatu egin da".

Erakunde bakar batek ere ez zuen balizko kaltetuen kopuruari buruzko daturik eman nahi izan, baina Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo esan zuenez, guztira hamar familia ziren kaltetuak.

Estibalitz Aldeiturriaga Hernaniko alkateordeak adierazi zuenez, asteleheneko 20:30ak aldera izan zuen Udalak egoeraren berri, Osasun Saila Udalarekin harremanetan jarri zenean, "etxebizitza batean kasu positibo batzuk zeudela eta eraikina konfinatu behar zela baieztatzeko".

Aldeiturriagak zehaztu zuenez, komunikazio horren ondoren, Udaltzaingoa eta Babes Zibila "Osasun Sailarekin koordinatuta jarri ziren, eta eraikina konfinatu" zuten, bizilagunei egingo zitzaizkien PCR testen emaitzak izan arte.

Egun oso bat isolatuta igaro ondoren, emaitza negatiboak gaur goizeko lehen orduan ezagutu dira, eta horri esker etxebizitza-bloke horren konfinamendua altxatu ahal izan da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hernani Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa