Itxi

2020/08/03

09:03

Gizartea

Koronabirusa

Gaur irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Zahar-etxeetan, ordea, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" osasuna bermatze aldera.

  • Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

    Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur, astelehena, irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean.

Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zahar-etxeetan, ordea, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera.

Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean.

Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea.

Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute.

Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, gaur bertan zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;