Gizartea -

KORONABIRUSA

Negatibo eman dute Zizurkilgo bizilagunei atzo egindako probek

Positiboak Aurrera plazako 1 atariko bi pisutan atzeman zituzten; beraz, eraikinean bizi ziren guztiak isolatu zituzten.

Positiboak Aurrera plazako 1 atariko bi pisutan atzeman zituzten. Irudia: EiTB
Positiboak Aurrera plazako 1 atariko bi pisutan atzeman zituzten
Iker Urruzola: ''Askoz lasaiago gaude''

1:04

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zizurkilgo (Gipuzkoa) etxebizitza bloke bateko 60 egoiliarrei ostegun honetan egindako PCR testek emaitza negatiboa eman dute, beraz, bizilagun horiek "ohiko bizimoduarekin" jarraitu ahal izango dute, Udalak jakinarazi duenez.

Udalak argitu duenez, bi pisutako bizilagunak baino ez dute positibo eman covid-19an Aurrera plazako 1 zenbakian dagoen higiezin horretan. Bizilagunen kasu horien ondorioz egin zizkieten probak gainerako bizilagunei, eta horiek etxean isolatuta jarraituko dute.

Udalak bizilagun guztien jarrera eskertu du, eta, aldi berean, udal zerbitzuak isolamendu egoeran jarraituko duten kaltetuekin etengabeko harremanetan izango direla iragarri du.

Osasun agintariek bigarren aldiz isolatu dute eraikin bat Gipuzkoan aste honetan, joan den asteleheneko azken orduan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Hernaniko Udalari herriko eraikin oso bat konfinatzeko eskatu ostean.

Hala ere, asteazken goizean kautelazko neurri hori bertan behera utzi zuten, etxebizitzako bizilagunen artean egindako PCR probetan ez baitzen kasu positiborik atzeman.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak nahitaezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa