Gizartea -

Ezbeharra

Gazte bat hil da itota Aretxabaletako Urkulu urtegian

17:45ean, 25 urteko gaztearen lagunek larrialdi zerbitzuetara deitu dute, uretan sartu den laguna aurkitzen ez zutela jakinarazteko.

Urkulu urtegia. Artxiboko argazkia: Victor Uriarte
Gazte bat hil da itota Aretxabaletako Urkulu urtegian
Urkulu urtegia. Artxiboko argazkia: Victor Uriarte

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte bat hil da ostiral arratsaldean Aretxabaletako Urkulu urtegian. SOS Deiakek 17:45ean jaso du abisua. Ordu horretan, 25 urteko gaztearen lagunek larrialdi zerbitzuetara deitu dute, uretan sartu den laguna aurkitzen ez zutela jakinarazteko.

Berehala, Ertzaintzaren helikopteroa eta urpekari talde bat ezbeharra gertatu den lekura bertaratu dira. Gaztea uretatik atera eta suspertzen saiatu dira, baina Ertzaintzak eitb.eus-i esan dionez, ezin izan dute ezer egin gaztea onik ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Arrasate albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak 112 SOS Deiak Gaurko itotzeak Aretxabaleta azken ordukoa Debagoiena eskualdea