Gizartea -

Altsasu auzia

Euskal futbolari bat zigortu dute Altsasuko gazteen aldeko kamiseta janzteagatik

Unai Etxebarria euskal futbolariari diziplina-espediente bat ireki dio Granada Futbol Taldeak Altsasuko gazteei babesa erakusteko kamiseta bat janzteagatik.

Unai Etxebarria futbolaria, erdian, Altsasukoak Aske kamisetarekin. Argazkia: EiTB
Unai Etxebarria futbolaria, erdian, Altsasukoak Aske kamisetarekin
Unai Etxebarria futbolaria, erdian, Altsasukoak Aske kamisetarekin. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Granada Futbol Taldeak diziplina-espediente bat ireki dio Unai Etxebarria euskal futbolariari, Altsasuko gazteei babesa erakusteko kamiseta bat janzteagatik.

Europa Ligarako sailkatu zireneko ospakizunetan zeraman kamiseta hori."Altsasukoak aske! Stop montajes policiales" idatzirik ageri zen bertan, bi guardia zibilekin taberna batean liskar bat izan zuten Altsasuko zortzi gazte auzipetuei babesa ematen diena.

Argazkia azkar zabaldu zen sare sozialen bidez, eta Vox alderdi ultraeskuindarrak Etxebarria zigortzea eskatu zuen.

Etxebarriak 23 urte ditu, eta iaztik dago Granadan, Athletic Clubek utzita. 2021eko ekain amaiera arte dauka kontratua Granadarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola Politika Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Altsasu