Gizartea -

Sutea Lapurdin

Angeluko sua "giza ekintza batek" piztu zuela uste dute ikertzaileek

Aurreneko ikerketek “arrazoi naturalak guztiz” baztertu dituzte. Orain istripua edo kriminala, hau da, nahita piztu ote zuten argitu behar dute.

Sutea Xibertako pinudian, Angelun (Lapurdi). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Sutea Xibertako pinudian, Angelun (Lapurdi). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Sutea Xibertako pinudian, Angelun (Lapurdi). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angeluko (Lapurdi) sutea modu naturalean piztea “erabat” baztertu dute ikertzaileek dagoeneko. Istripua edo kriminala, hau da, nahita piztu ote zuten argitu behar dute orain, Sud Ouest-ek jakitera eman duenez.

Baionako Polizia judizialeko ikertzaileek Angeluko Oro Bat estadioaren inguruak aztertu dituzte, Tolosako (Frantzia) eta Marseillako Polizia zientifikoarekin batera.

Aurreneko ikerketek “arrazoi naturalak guztiz” baztertu dituzte. Caroline Parizel Baionako fiskalaren ondokoak azaldu duenez, “txinparta sortzeko tximistarik eta kable elektrikorik ez zen izan. Ondorioz, giza ekintza izan zen, hau da, gizakiak esku hartu zuen, baina zigarro-puntaren batek edo botila zati baten lupa efektuak piztea izan daiteke”.

Horrela, istripua edo nahita piztu ote zuten argitu behar dute. “Arrazoia zehazteko laginak hartu ditugu. Adituen arabera, hori da zailena, nahita piztu zuten egiaztatzeko, sua piztu zuen faktorea aurkitu behar dugulako”, erantsi du Baionako Fiskaltzako magistratuak.

Datozen egunetan adituen ondorioen berri emango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Suteak Baiona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurdi