Gizartea -

Koronabirusa

Zangozak igerilekuak eta haur-parkeak itxi ditu; ostalaritza, 00:00etara arte

Azken egunotan, gorakada izan da udalerrian COVID-19aren positiboei dagokienez; hain zuzen ere, foku batekin lotutako gutxienez 16 atzeman dituzte.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zangozako Udalak Cantolaguako kirol-guneko igerilekuak eta gainerako zerbitzuak eta udalerriko haur-parkeak ixtea erabaki du; halaber, ezarri du ostalaritza-lokalek 00:00etan itxi behar dutela. Azken egunotan, COVID-19ak sortutako positiboen kopuruak gora egin du, eta, ondorioz, Udalak besteak beste neurri horiek hartzea adostu du; hain zuzen ere, foku jakin batekin lotutako gutxienez 16 positibo atzeman dituzte.

Hala, Zangozako Udalak udal-instalazio hauek ixtea eta bertan ematen diren zerbitzuak etetea erabaki du: Cantolaguako kirol-guneko instalazioak (igerilekuak eta gainerakoinstalazioak), 0-3 urtekoentzako haur-eskola, liburutegi publikoa, haur-parkeak (instalazioen zigilua), eta kultura- eta gizarte-taldeei beren jarduerak garatzeko utzitako lokalak.

Halaber, tabernetako, espazioko tabernetako, kafetegietako, jatetxeetako eta beste establezimendu publiko batzuetako ordutegiak eta jolas-jarduerak aldatu egin dituzte: hemendik aurrera, jarduera ixteko ordutegia, bai establezimenduen barruan bai terrazetan, astelehenetik igandera, 00:00etan izango da.

Elkarte gastronomikoetan, aisialdiko etxabeetan, piperoetan edo antzekoetanjarduera oro ixtea erabaki dute. Halaber, herritarrei gogorarazi diete maskara erabili behar dutela eta pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia gorde behar dutela; horrez gain, eskuak xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin maiz garbitzeko gomendioa egin diete. Era berean, gomendatzen da behar-beharrezkoa denera mugatzea familien bilerak eta bizikidetzakobeste ospakizun batzuk eremu publiko zein pribatuetan (etxebizitzak, baratzeak...).

Kutsaduren bilakaeraren arabera zehaztuko dute neurri horiek noiz arte izango diren indarrean.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ostegunean, PCR probak egin zizkioten Zangozako enpresako bateko langileei, aurreko agerraldi batengatik. 181 PCR proba egin zituzten, eta lau positibo atzeman; aurretik, beste 12 kasu zeuden baieztatuta.

Igandean, beste bi positibo gehiago atzeman dituzte eta baliteke aurrekoarekin lotura izatea; beraz, guztira, 18 kasu egon litezke.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Koronabirusa olatu berria