Gizartea -
SUTEA
Egur panelekin lan egiten duen enpresa bat kiskali da Baionan
Horrez gain Loiuko enpresa batek ere su hartu du Larrondo industrigunean. Derio eta Basauriko suhiltzaileak aritu dira itzaltze lanetan.
EITB.EUS
Baionan, sute handi bat izan da gauerdian, Aturri ibaiaren ertzean dagoen enpresa batean.
Dispano enpresa da, egur panelekin lan egiten duen enpresa bat, eta lehen informazioen arabera, egurrez betetako 400 metro karratuko biltegi bat kiskali da. 50 bat suhiltzaile aritu dira bertan lanean gauean, eta bizilagun batzuk etxeetatik aterarazi behar izan dituzte. Ez dago biktimarik, baina kalte materialak handiak izan dira.
Horrez gain Loiuko (Bizkaia) enpresa batek ere su hartu du Larrondo industrigunean. Derio eta Basauriko suhiltzaileak aritu dira itzaltze lanetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea