Gizartea -

Lapurdi

16 urteko adingabe bat atxilotu dute, Angeluko sutearen ikerketari lotuta

Nerabeak joera piromanoak ditu; basoa nahita suntsitzea egotzi diote. Sutea uztailaren 30ean hasi zen, eta 167 hektarea eta bost etxe kiskali zituen.

Sutea uztailaren 30ean piztu zen. Argazkia: Franck Dolosor.
Sutea uztailaren 30ean piztu zen
Sutea uztailaren 30ean piztu zen. Argazkia: Franck Dolosor.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urteko adingabe bat atxilotu dute Lapurdin, Angelun aurreko astean izandako sutearen ikerketaren testinguruan, arratsalde honetan Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak zehaztu duenez.

Nerabeak joera piromanoak ditu, eta Xibertako basoa nahita suntsitzea egotzi diote. Polizia-zerbitzuek ezaguna dute gaztea.

Sutea uztailaren 30ean hasi zen, ostegunarekin. 167 hektarea eta bost etxe kiskali zituen, eta beste bost etxetan kalte materialak utzi zituen; 20 herritar artatu behar izan zituzten, kea arnasteagatik.

Larunbatean, dagoeneko, ikertzaileek erabat baztertuta zuten sutea modu naturalean piztu izana. Hori bai, argitzeke zegoen istripua izan zen ala jatorri kriminala izan zuen, hau da, nahita piztu ote zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Suteak Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurdiko berriak