Gizartea -

Koronabirusa

Kasu berrien kopurua 492ra jaitsi da Hegoaldean, eta pertsona bat hil da Nafarroan

Positibo berriak 268 izan dira Bizkaian, 102 Nafarroan, 61 Araban eta 57 Gipuzkoan.

Osasun-langileak ospitalean. Argazkia: EFE
Osasun-langileak ospitalean.
Donostian, Gasteizen eta Galdakaon milaka PCR proba egiten ari dira

1:30

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean aurreko egunean baino kutsatze berri gutxiago erregistratu dira. Ostiralean 538 positibo erregistratu ziren Hego Euskal Herrian, eta larunbatean kopurua 492 izatera igaro da.

Hala ere, uztailaren 15etik izan den lehen heriotza gertatu da, Nafarroan.

Bizkaiak eguneko kopuru handiena duen lurraldea izaten jarraitzen du, 268 positiborekin. Nafarroan 102 kasu berri erregistratu dira; Araban, 61, eta Gipuzkoan, 47. EAEn erregistratutako 3 positibo autonomia erkidegotik kanpo bizi diren pertsonak dira.

Azken 24 orduetan 5.685 PCR proba egin dira EAEn eta 1.567 Nafarroan.

Ramuntxo Berri tabernako agerraldiarekin lotuta 3 positibo aurkitu dira. Uztailaren 26tik abuztuaren 3ra bitartean Donostiako taberna horretan egon diren 603 pertsonari egingo diote PCR proba Okendoko Kultur Etxean.

Galdakaon, Muguru tabernarekin lotutako behaketari ekingo diote gaur. Uztailaren 27tik abuztuaren 4ra bitartean taberna horretan egondako 420 pertsona daude deituta, PCR proba egiteko.

Astelehenera arte ez du emango Osasun Sailak ospitaleratzeei edo R0 indizeari buruzko daturik.

Nafarroako datuak

Nafarroako Foru Erkidegoko kasu berrien % 52 15 eta 44 urte bitarteko pertsonak dira. Ospitaleratze berriei dagokienez, atzo bi izan ziren. 43 gaixo daude ospitaleetan, horietako sei ZIUn.

Kasu gehienak Iruñerrikoak dira (% 57), gehi Iruñeko osasun eremua osatzen duten beste tokiak (% 11). Tuterako osasun eremukoa da % 23 eta Lizarrakoa % 9.

Adinari dagokionez, % 52k 15-42 urte dituzte, eta % 30ek 45-75 urte. Ondoren, 0 eta 14 urte bitarte dituzte kasuen % 13, eta 75 urtetik gora % 5ek. Kasu berrien bataz besteko adina 39,5 urtekoa da.

Bi pertsona ospitaleratu zituzten atzo covid-19agatik, eta beste pertsona bat hil zen (lehenengo biktima uztailaren 15etik). Guztira, 530 pertsona hil dira Nafarroan koronabirusagatik.

43 pertsona daude ospitaleetan arrazoi honengatik. ZIUn sei lagun daude, eta etxean, beste sei.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Osasunbidea gaur