Gizartea -

KORONABIRUSA

Gorakada nabarmena berriz 538 positiborekin, horietako 311 Bizkaian eta 110 Nafarroan

Halaber, positibo berrietako 74 Gipuzkoan atzeman dituzte, eta 38 Araban. Guztira, ostegunean 7.312 PCR proba egin zituzten Hego Euskal Herrian.

Pertsona bat bizikleta batekin Basurtuko Ospitalearen aurrean. Argazkia: EFE
Pertsona bat bizikleta batekin Basurtuko Ospitalearen aurrean.
60 pertsona daude une honetan Euskadin ospitaleratuta; 6, ZIUan

1:30

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn, 428 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 311 Bizkaian atzeman dituzte, 74 Gipuzkoan eta 38 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren bost pertsonak positibo eman dute azken orduetan.

Horrez gain, gaitza atzemateko 5.929 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:

Gipuzkoan: Andoain (1), Anoeta (1), Aretxabaleta (1), Arrasate (2), Asteasu (4), Astigarraga (1), Beasain (2), Donotia (19), Eibar (2), Elgoibar (7), Errenteria (6), Getaria (1), Irun (1), Lasarte-Oria (10), Orendain (1), Oñati (6), Urretxu (2), Usurbil (1), Zarautz (3), Zegama (2) eta Zumarraga (1).

Bizkaian: Abanto Zierbena (1), Arrigorriaga (3), Barakaldo (38), Basauri (12), Bilbo (173), Derio (1), Durango (2), Erandio (8), Etxebarri (1), Galdakao (7), Galdames (1), Gernika-Lumo (2), Getxo (17), Gorliz (1), Gueñes (3), Karrantza Harana (1), Leioa (10), Lekeitio (2), Lemoa (2), Loiu (2), Mungia (1), Muskiz (2), Ondarroa (3), Portugalete (6), Santurtzi (2), Sestao (2), Sopela (3), Ugao-Miraballes (2), Urduliz (1), Trapagaran (1) eta Zalla (1).

Araban: Amurrio (1), Artziniega (1), Iruña Oka (1), Laudio (6) eta Gasteiz (29).

Ospitaleratze logela bereziak eta zaintza intentsiboetako unitateak prestatzen hasi da Osakidetza, datozen egunetan ospitaleratu beharko dituzten covid-19dun gaixoen kopuruak gora egingo duela aurreikusten baita. Gauzak horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ospitaleak eta osasun zentroak egokitzen ari dira jada, koronabirusaren bigarren olde bati aurre egiteko osasun sistemak gainezka egin gabe.

Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 218 emakumeak dira eta 210 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 30 eta 39 urte bitartean dituzte (90 kasu).

COVID-19a duten beste 34 pazientek 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 84 euskal herritar 20 eta 29 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 39 kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.

Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 79 pertsonek 40 eta 49 urte bitartean dituztela, beste 47k 50-59 urte bitartean, 28k 60-69 urte bitartean eta beste 27k 70 urtetik gora.

1,4 da gaurko R0 indizea (atzo 1,31 zen).

Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun sei pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera.

110 kasu berri eta lau ospitaleratu gehiago Nafarroan

Bestalde, Nafarroak 110 positibo berri baieztatu zituen ostegunean, Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak jakitera eman duenez. 1.373 PCR proba egin zituzten Foru Erkidegoan.

Kutsatuen kopuruak ospitaleratze berriak ekarri ditu; atzo lau pertsona gehiago ospitaleratu behar izan zituzten. Dagoeneko 43 pertsona daude Nafarroako ospitaleetan, horietako sei ZIUn.

Positibo berri gehienak Iruñerrian (% 50) ematen ari dira, ondoren Iruñean (% 25), Tuteran (% 11) eta Lizarran (% 6).

Adin tarteei dagokionez, 15 eta 44 urte arteko kutsatuak % 50 dira eta 0-14 urtekoak % 26. Ondoren, % 12ko portzentajea dute bai 45-59 bai 60 urtez gorako adin taldeek. Adin tarteen araberako banaketa koherentea da ikuspegi epidemiologikotik, agerraldiak familiartean ematen direlako. Horrela, kasu berrien adina batez beste 31,7 urtekoa da.

Esan bezala, Nafarroako ospitale sarean 43 pertsona daude covid-19ak jota, horietako sei ZIUn eta beste sei etxean. Gainerako 31 pazienteak ospitaleetako logeletan daude.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilboko azken albisteak Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Eibar bideoak Eusko Jaurlaritza Tolosa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Zarautz berriak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ordizia Albisteak Medikuak Getaria Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Deseskalatzea Osasunbidea gaur