Gizartea -

Sutea

Getxoko Fangaloka jatetxearen alboan dagoen biltegi batek su hartu du

Sugarrek ez dute jatetxean kalterik eragin, baina barruan zeuden pertsonak atera behar izan dira, eta zonaldea sokaz hesi dute. Zerbitzurako bi kaseta kiskali ditu suak.

Sutea Getxoko Fangaloka jatetxean. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Sutea Getxoko Fangaloka jatetxean. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Getxoko Fangaloka jatetxea hustu behar izan dute

0:45

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fangaloka jatetxearen alboan dagoen biltegi batek su hartu du arratsaldean, Getxon (Bizkaia). Barruan zeuden pertsonak jatetxetik atera behar izan dira, eta zonaldea sokaz hesi dute, sua itzaltzeko lanak aurrera eraman ahal izateko. Suteak ez du inor zauritu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, sua 17:30 aldera piztu da jatetxe ondoko biltegi batean. Jatetxea Getxoko Zintoetxe errepidean dago, Azkorri auzoan, Gorrondatxe hondartzaren alboan.

Suhiltzaileek sua ordu erdi geroago itzali dute, baina, hala ere, zonaldean ke ugari sortu du. Sugarrek ez dute kalterik utzi jatetxean, baina zerbitzurako bi kaseta kiskali ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak