Gizartea -
Huelvan
Mari Luz Cortesen aita, libre karguekin
Bera eta familiako beste lau pertsona atzo atxilotu zituzten Huelvan, familiako kide bat ehizan egiteko eskopetarekin zauritzea leporatuta. Salaketa jarri zuenak kentzea erabaki du.
Erredakzioa
Juan Jose Cortes Mari Luzen aita eta Torrejon auzoan tiroketa batean egon zirelakoan atxilotu zituzten familiako beste lau pertsona libre utzi ditu Huelvako auzitegiak, karguekin.
Auzitegitik adierazi dutenez, lesio, mehatxu eta kalte karguak leporatu dizkiete. 50 metroko urruntze ordena ere ezarri diete, eta gertakizunetan zauritu zen pertsonarekin (hasiera batean salaketa jarri zuena) harremanetan jartzea debekatuta dute.
Epaitegiko langileek jakitera eman dutenez, epailearen aurrean edo Poliziaren egoitza batean agertu beharko dute, hilabete bakoitzeko lehenengo eta 15. egunetan.
Juan Jose Cortes eta beste lau atxilotuak 08:28an utzi dituzte epailearen esku. Poliziaren furgoi batean, eskuak loturik eta aurpegi serioekin iritsi dira Huelvako Probintzia Auzitegira.
Hiru ordu geroago, Instrukzioko 4 zenbakiko epaitegiko titularraren aurrean agertu dira, eta ez deklaratzeko euren eskubidea erabili dute guztiek. 13:00etan epaitegietatik atera dituzte. Juan Jose Cortesek garaipenaren keinua egin du bi behatzekin.
Une horretan, Mari Luz Fernandezek, Cortesen amak, haren semearen eta senarraren kontrako salaketa jarri zuenak hori kendu egin duela adierazi die kazetariei eta horregatik gelditu direla aske; berri hori ez du ukatu Polizia Nazionalak.