Gizartea -

Astelehenean

Garitano BCCren arratsaldeko inaugurazio ekitaldira joango da

Goizean, Espainiako printze-printzesak gastronomia fakultate berria inauguratuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martín Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia Basque Culinary Center gastronomia fakultatearen arratsaldeko inaugurazio ekitaldira joango da, behin Espainiako printze-printzesak eraikinean ez daudenean. Printze-printzesak goizean inauguratuko dute Donostiako fakultatea.

Larraitz Ugarte bozeramaileak iragan asteartean adierazi zuen Gipuzkoako Gobernuko kiderik ez zela joango Basque Culinary Centerren inauguraziora, Espainiako printze-printzesak "gure herriaren ukapenaren ikurra direlako". Gaur, ohar batean, Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du Garitano arratsaldeko ekitaldira joan egingo dela, Ion Uriguen Turismo eta Berrikuntza diputatuarekin batera. Foru Aldudia "egitasmo honen parte dela" gogoratu du Gipuzkoako Gobernuak ohar batean. "Hasieratik izan dugun konpromisoa mantendu egingo dugu", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea