Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroak ere leku publikoetan erretzea debekatzea aztertuko du

Santos Indurainek, Nafarroako Osasun kontseilariak, adierazi du Galizian dagoeneko indarrean dagoen neurria "aztertu beharrekoa" dela Nafarroan.

Nafarroak ere leku publikoetan erretzea debekatzea aztertuko du. Argazkia: EFE.
Nafarroak ere leku publikoetan erretzea debekatzea aztertuko du.

Nafarroak ere leku publikoetan erretzea debekatzea aztertuko du. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Osasun kontseilariak, Santos Indurainek, ziurtatu du Nafarroako Gobernuak kalean eta terrazetan distantzia mantendu ezin denean erretzea debekatzea aztertuko duela, Galizian egin den bezala.

Lizarran egindako adierazpenetan, Indurainek azpimarratu du Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak urteak daramatzala tabakoaren kontsumo ohitura gutxitzeko lanean eta horren prebentzioaren alde hainbat kanpaina egiten, baita kerik gabeko guneak sustatzen ere. Kontseilariak ziurtatu du Galizian hartutako neurria aztertu egingo dela Nafarroan. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Galizia Koronabirusa