Gizartea -
Koronabirusa Donostia
Donostiako Udalak Larrialdietarako Udal Plana abiatu du
Egoera berriari "modu eraginkorrean eta koordinatuan" aurre egiteko beharrezkoak diren baliabide guztiak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko ditu Donostiako Udalak.
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako Udalak Larrialdietarako Udal Plana abiatu du, osasun-larrialdiko egoera berriaren aurrean Eusko Jaurlaritzak Babes Zibileko Plana martxan jarri duelako.
Horrela, Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko ditu beharrezko baliabide guztiak, COVID-19aren hedapena geldiarazteko aktibatutako osasun-larrialdiak sortutako egoera berriari "modu eraginkor eta koordinatuan" aurre egiteko.
Nekane Arzalluz jarduneko alkateak adierazi du Larrialdietarako Udal Plana larrialdi-fasean martxan jarri dela. Aipatu plana LABIn txertaturik dago.
Era berean, Donostiako Udalak ohar baten bidez azaldu duenez, Larrialdietarako Tokiko Mahaia eratu du berriro, jarduera posibleak koordinatzeko eta horien berri emateko.
Udalak adierazi duenez, plan hori "tresna garrantzitsua" da arrisku- edo larrialdi-egoerei eraginkortasunez erantzuteko; izan ere, horiei aurre egiteko mekanismoak zehazten ditu, baliabideak planifikatzen ditu, erantzukizunak ezartzen ditu eta kasu bakoitzerako jarduketa- eta koordinazio-protokoloak zehazten ditu.