Gizartea -

Koronabirusa

Hainbat kasu positibo antzeman dituzte Donostiako Hegalak kirol zentroan

Zentroko iturriek adierazi dute kasu positiboak joan den astean antzeman zituztela, eta egoera "isolatua" izan dela azpimarratu dute.

Donostiako Hegalak kirol zentroa. Irudia: Hegalaken web orrialdea.
Donostiako Hegalak kirol zentroa
Donostiako Hegalak kirol zentroa. Irudia: Hegalaken web orrialdea.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Hegalak kirol zentroko eskola zuzendu batean antzeman dituzte covid-19ko kasu positibo batzuk, zentroko iturriek jakinarazi dutenez.

Kasu positiboak joan den astean antzeman zituztela adierazi dute iturri berberek, eta egoera "isolatua" izan dela azpimarratu dute.

Gainera, "Osasun Publikoko zerbitzuekin koordinatuta" egon direla ziurtatu dute.

"Egoera kontrolpean egon da eta dago, eta segurtasun zein garbitasun neurriak indartu dira", azpimarratu dute.

Bestalde, Andoaingo Udalak kiroldegia ixtea erabaki du, langile batek COVID-19 positibo eman ondoren.

Udalak ohar baten bidez azaldu duenez, kaltetutako langileak "kirol instalazioetako erabiltzaileekin kontaktu zuzenik ez duen arren", Alluralde kiroldegia aldi baterako ixtea erabaki du, "desinfektatu eta garbitzeko", "Prebentzio neurri" gisa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Andoain albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa