Gizartea -

KORONABIRUSA

19ra igo dira kasu positiboak Zuiako Sortzez Garbiaren egoitzan

Murgiako kontzejuan dagoen zentro pribatu horretan atzemandako kutsatu guztiak sintomarik gabekoak dira.

Zuiako Sortzez Garbiaren egoitza. Irudia: Google Maps
Zuiako Sortzez Garbiaren egoitza
Zuiako Sortzez Garbiaren egoitza. Irudia: Google Maps

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zuiako (Araba) Sortzez Garbiaren adinekoen egoitzako zazpi erabiltzaile gehiagok positibo eman dute COVID-19an azken orduetan; beraz, 18 egoiliar eta langile bat daude kutsaturik.

Zuiako udalerriko Murgiako kontzejuan dagoen zentro pribatu horretan atzemandako kutsatu guztiak sintomarik gabekoak dira, Arabako Foru Aldundiak baieztatu duenez.

Gainerako erabiltzaileen eta langileen artean PCR proba gehiago egingo dituztela adierazi du foru erakundeak.

Zazpi positibo berri horiek ez dira ageri Osasun Sailak asteazkenean zabaldutako egoera epidemiologiari buruzko buletinean, proben emaitza geroago jakin baita.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa