Gizartea -

COVID-19

Bederatzi positibo atzeman dituzte Baigorriko agerraldian

Iparraldean ere COVID-19ko kasuak goraka doaz. Hori dela eta, musukoaren erabilera derrigorrezkoa da Lapurdiko kostako herrietan, baita Behe Nafarroako hiriburuan eta Donibane Garazin.

Baigorri udalerriko irudietako bat. Argazkia: Bego Arizmendi
Baigorri udalerriko irudietako bat
Baigorri udalerriko irudietako bat. Argazkia: Bego Arizmendi

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi lagunek positibo eman dute dagoeneko Baigorrin atzemandako koronabirus agerraldian, Iparraldean. Kutsatutako gehienak gazteak dira. Azken egunotan, gainera, beste bi agerraldi izan dira Donibane Lohitzunen.

Hortaz, Iparraldean ere COVID-19ko kasuak goraka doaz. Hori ikusita, musukoaren erabilera derrigorrezkoa da Lapurdiko kostako herrietan, baita Behe Nafarroako hiriburuan eta Donibane Garazin.

Birusaren intzidentzia tasa  27,7 da, eta segurtasun muga gainditu du, hau da, 100.000 biztanleko 10 gaixo.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak Donibane Garazi Gaixotasunak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur