Gizartea -

Gipuzkoa

Aretxabaletan desagertutako parapentelaria aurkitu dute bizirik

Urkulu urtegiaren inguruan aurkitu dute. Ez dute baieztatu zauriturik ote dagoen.

Kurutzeberri mendiko tontorraren irudia, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Argazkia: Iñaki Zenitagoia
Kurutzeberri mendiko tontorraren irudia, Aretxabaletan (Gipuzkoa)
Kurutzeberri mendiko tontorraren irudia, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Argazkia: Iñaki Zenitagoia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako mendi-erreskaterako taldea parapentelari baten bila ibili da Kurutzebarri mendian, Aretxabaletan (Gipuzkoa) eta, Ertzaintzako iturriek EiTB-ri baieztatu diotenez, parapentelaria bizirik agertu da Urkulu urtegiaren inguruetan. 

Hainbat parapentelari Kurutzebarri mendiko tontorrera igo dira, 1.112 metrora, eta lainoak harrapatu ditu bete-betean. Horietako bat desagertu ostean, abisua eman diote Ertzaintzari, eta horrek bilaketa lanak abiatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Euskal mendiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aretxabaleta Mendiko istripuak Debagoiena