Gizartea -

KORONABIRUSA

Zazpi kasu berri atzeman dira Zuiako Sortzez Garbiaren egoitzan

Testean positibo eman duten 25 erabiltzaileak "egonkor" daude, baina batzuek sintoma "arinak" agertu dituzte.

Zuiako Sortzez Garbiaren Egoitza. Irudia: Google Maps
Zuiako Sortzez Garbiaren Egoitza
Zuiako Sortzez Garbiaren Egoitza. Irudia: Google Maps

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zuiako (Araba) Sortzez Garbiaren Egoitzak astearte honetan jakinarazi duenez, zazpi positibo berri atzeman ditu erabiltzaileen eta langileen artean; beraz, 28 dira Arabako egoitza horretan identifikatutako kasuak (25 erabiltzaileenak eta hiru langileenak).

Arabako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, sei egoiliar eta langile bat dira kasu berriak, eta osasun-agintariek lehen probak egin eta astebetera, PCR baheketa batean atzeman dituzte.

Azaldu dutenez, gaur egun 25 erabiltzailek eman dute positibo testean, eta "guztiak egonkor daude, nahiz eta batzuek sintoma arinak erakutsi dituzten".

Era berean, egoitzak egunero 24 orduko mediku eta erizainen kontrol "zorrotza" eramaten ari dela azpimarratu du. "Zentroaren egiturari esker, positibo eman duten pertsonak erabat bereizita eta beste eremu batzuetatik bakartuta daude", adierazi dute

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak Gorbeialdea albisteak