Gizartea -

KORONABIRUSA

Bisitak debekatu dituzte Bidarteko Ramuntxo egoitzan, bi positibo atzeman ostean

Pertsona horiekin harremana izan duten langileei jada egin dizkiete PCR probak eta datorren astetik aurrera egoiliar eta langile guztiei egingo dizkiete. Goraka doaz kutsatze kasuak Iparraldean.

Isolatuta daude Ramuntxo zahar etxeko gainontzeko egoiliarrak. Argazkia: EFE
Isolatuta daude Ramuntxo zahar etxeko gainontzeko egoiliarrak.
Isolatuta daude Ramuntxo zahar etxeko gainontzeko egoiliarrak. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Alzuri Bidarteko auzapezak Sud-Ouest egunkariari jakitera eman dionez, Ramuntxo udal adinekoen egoitzako bi egoiliar Baionako ospitalera eraman behar izan dituzte koronabirus sintomekin hasi eta PCR testean positibo eman ondoren.

Protokoloa jarraituz, pertsona horiekin harremana izan duten bi erizain eta zaintzaile bati PCR proba egin diete eta gainontzeko egoiliar eta langile guztiei ere PCR probak egingo dizkiete datorren astetik aurrera, eta bisitak debekatu egin dituzte egun batzuetarako.

Gainontzeko egoiliarrak euren geletan dira, isolamenduan, eta jangela itxi dute, bertan elkar ez daitezen.

Koronabirus kasu kopurua seikoiztu egin da azken hiru asteetan Akitania Berrian, Ipar Euskal Herria barne hartzen duen eskualdean eta Pirinio Atlantikoetako departamendua "arrisku ertaineko gune" gisa agertzen da jada Frantziako osasun agintariek izendatzen duten mapan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Gaixotasunak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusaren olatua gaur Lapurdi