Gizartea -

MUGIMENDU SISMIKOAK

Hainbat lurrikara izan dira Iruñean eta inguruetan 08:00ak baino lehen

Azken lurrikara nabarmen sentitu dute. 07:57an izan da, Richter eskalan 4ko indarra izan du eta Esteribarren izan du epizentroa.

Iruñeko Gaztelu Plaza. Argazkia: EFE
Iruñeko Gaztelu Plaza.
Zenbait lurrikara izan dira Iruñerrian

1:8

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak jakitera eman duenez, hainbat lurrikara izan dira gaur goizaldean Nafarroan. Azken lurrikara nabarmen sentitu dute Iruñeko eta inguruetako herritarrek. 07:57an izan da, Richter eskalan 4ko indarra izan du eta Esteribarren izan du epizentroa.

Aurretik, 07:55ean, beste bat izan da. Kasu honetan, epizentroa Lizoainen izan du eta 3,0ko indarra izan du. Lehen lurrikara, halere, 06:59an jazo da, Urraulgoitin, eta 1,6ko indarra izan du.

Iruñean ez ezik, beste hainbat tokitan ere sentitu da azken mugimendua, Eguesibarren, Arangurenen, Ezkabarten, Erron, Burlatan, Uharten, Sarrigurenen, Beriainen eta Atarrabian, besteak beste, baita urrunago ere, Agoitzen edota Garraldan, esaterako.

Lehendabiziko datuen arabera, lurrikara 07:55an izan da, 2 km-ko sakoneran #Egues-tik hurbil, eta 3,0 ML-ko indarrarekin. #Iruñean eta inguruetan sentitu da.

— Arnaitz Fernández (@Armeteo) August 30, 2020Se ha movido toda la casaaaaa ¿#terremoto #terremotopamplona

— Verdeliss (@Verdeliss_) August 30, 2020Halako batean txiki-txikiak gara #Lurrikara

— NB (@negukobaratza) August 30, 2020Pedazo #terremoto!!!! Vaya temblor en #Pamplona #Iruña!

— iker_jimeenez (@ikerqwe) August 30, 2020Finalmente han sido dos temblores consecutivos crrca de Pamplona: el primero de magnitud 3.0 a las 7:55 y el segundo, algo mayor, de 3.7 a las 7.57. Yo he sentido con claridad el segundo. pic.twitter.com/ngYyDU0lFx

— Ramón Salaverría (@rsalaverria) August 30, 2020Ze izan da hori?!Lurrikara?!#Iruñea#TxioSerioa

— zuhaitz (@elorregi) August 30, 2020

Hona hemen lurrikara non sentitu den jakiteko herrien zerrenda.

Nafarroako suhiltzaileek jakitera eman dutenez, hainbat dei jaso dituzte gertaeraren berri emateko, baina ez dute inor artatu behar izan eta ez da kalte materialik izan. Richter eskalan 4ko indarra izan zuen azken lurrikara 2004an izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lurrikarak