Gizartea -

Migrazioa

Lampedusa "greban", ehunka migratzaile lehorreratzeko zain dauden bitartean

Italiako kostaldean, bestalde, gutxienez lau pertsona hil dira, erreskatatuak izaten ari ziren bitartean beren ontziak eztanda eginda.

edusan (Italia) erreskatatutako migratzaileak. Argazkia: EFE
Lampedusan (Italia) erreskatatutako migratzaileak.
edusan (Italia) erreskatatutako migratzaileak. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka migratzaile Sea Watch GKE alemaniarraren ontzian lehorreratzeko zain dauden bitartean, Lampedusa uharteko (Italia) alkateak greba bat deitu du migratzaileen etorreraren aurreko kudeaketa faltaren kontra protesta egiteko.

Arrantza ontzi bat, 450 pertsonarekin, erreskatatua izan da haizeagatik hondoratzeko arriskuan zegoenean. Italiako irlan dagoeneko 1.000 pertsona zeuden bertoko harrera zentroan. Pandemia eta borondate falta dela eta, urte hasieratik 800 migratzaile baino ez dituzte lekuz aldatu, Europako hainbat estatuk migratzaileak hartzeko akordioarekin bat egin zuten arren.

Italiako Barne Ministroaren arabera, ostiralera arte 17.985 migratzaile lehorreratu dira, horietako 7.067 uztailean eta 3.968 abuztuan.

Toto Martello Lampedusako alkateak grebarako deia egin du, migratzaileak hartzeko plan baten faltagatik protestatzeko.

"Bihar goizean uharteko gremioetako elkarteei deituko diet, eta lanuzte orokorra deituko dugu: pertsianak jaitsiko ditugu, Italiako Gobernuak isiltasun beldurgarria mantentzen du. Norbaitek Giuseppe Conte lehen ministroari gogorarazi ahal dio Lampedusa italiarra dela?", esan du Martellok.

"Lanuztea deituko dugu uhartean, egoera honek ez dauka aurrekaririk. Arriskuan dauden pertsonei lagundu behar diegu, baina harrera humanitarioak arauak behar ditu, orain arriskuan gaudenak gu gara eta", esan du.

Martelloren arabera, "hona tamaina horretako arrantza ontzi bat heltzen bada ehunka pertsonarekin eta inor ez bada konturatzen, esan nahi du Mediterraneoan ez dagoela kontrolik. Zer egiten dute ontziek? Ez gaude gerran, zergatik ez dituzte erabiltzen itsasoan segurtasun interbentzioak egiteko eta migratzialeak eramateko?".

Alkateak salatu du harrera zentroa beteta dagoela "giza erresistentziaren limite guztien gainetik".

Bestalde, Lampedusako herritar talde bat, Angela Maraventano Ligako senatari ohia buru duela, larrialdi ibilgailuak portura heltzea ekiditen saiatu da.

Protesta en Lampedusa.

Zenbait bizilagunen protesta migratzaileen etorrearen aurrean. Argazkia: EFE

350 migratzaile, portu baten zain ‘Sea Watch 4’ ontzian

Sea Watch 4 ontzia 350 pertsonarentzako portu baten zain dago, Louise Michel-ek erreskatatutako 150 migratzaile beregain hartu ostean.

"Bizirik irten diren 350 pertsona, tartean haurdun dauden emakumeak eta haurrak, laguntzaren zain daude, eta bereziki erredurak, deshidratazioa, hipotermia eta traumak dituen jendea da", esan du Twitterren.

Louise Michel-etik, Banksy kale artista britainiarra ospetsuak erositako ontzitik, adierazi dute "migratzaileen borroka ez dela bukatu" portura helduta, eta Europa "behartuta dagoela itsasoan erreskateak egitera".

Open Armsen bi ontziak ere Mediterraneoan daude, migratzaileak erreskatatzeko. Hurrengo orduetan lau izango dira inguru horretan egongo diren mota honetako ontziak.

Lau hildako Calabrian

Lau migratzaile hil eta bost larri zauritu dira erreskatatzen zituzten bitartean beren ontziak eztanda egin duenean, Crotoneko kostaldean, Calabrian (Italia). Beste bi pertsona desagertuta daude.

Ez dira ezagutzen sutearen arrazoiak, baina segur aski ontziko erregaiak eragin du.

Eztandaren ostean, zenbait migratzailek itsasoan bukatu dute, eta erreskatatu egin dituzte. Lekukoen arabera, bi falta dira. Hiru gizon eta emakume baten gorpuak atera dituzte uretatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia