Gizartea -

Bizkaia

Gizon bat hil da Portugaleteko egoitza batean, aizto bat sartuta zuela aurkitu ostean

Adinekoen zentroko langileek lurrean etzanda aurkitu dute 91 urteko egoiliarra, eta suspertzen saiatu diren arren, handik gutxira hil da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleteko (Bizkaia) Aspaldiko adinekoen egoitzako egoiliar bat hil da, Radio Euskadik jakinarazi duenez. Goizaldean, 05:30 aldera, lurrean etzanda topatu dute egoitzako langileek 91 urteko gizonezkoa, eta mugitzera joan direnean, labana bat bularrean sartuta zuela ohartu dira. Suspertzen saiatu diren arren, handik gutxira hil da.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, ikerketak zabalik dirau eta hipotesi guztiak zabalik daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Portugalete Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Adinekoak