Gizartea -

KORONABIRUSA

100 bat gazte atzeman dituzte Iruñean, neurriak bete gabe kalean edatea egotzita

Ikasle-egoitza batean aurrean bildu dira. Gazte asko musukorik gabe zeuden eta segurtasun-distantzia mantendu gabe ari ziren erretzen.

100 bat gazte atzeman dituzte Iruñean, kalean edaten. Argazkia: EiTB
100 bat gazte atzeman dituzte Iruñean, kalean edaten.
10 gazteri isuna jarri diete Iruñean, ikasleen egoitza batean botiloia egiteagatik

1:8

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko poliziak 100 bat gazte atzeman ditu kalean edaten, ikasle-egoitza baten aurrean. Horietariko asko musukorik gabe zeuden eta segurtasun-distantzia mantendu gabe ari ziren erretzen.

Gertakariaren berri izatean, udaltzainak bertara gerturatu dira. Udaltzainak zetozela ikustean, hainbat gazte egoitza barrura sartu dira. Hala ere, horietariko 9 identifikatu eta zigortu ahal izan dituzte, kalean edatea egotzita. Hala, 100 euroko isuna ezarri zaie.

Gainera, poliziak adierazi duenez, jarrera bortitza izan dute gazteek, eta horietako bati salaketa jarri diote 4/2015 Lege Organikoa hautsi eta autoritatearekiko errespetu falta izateagatik.

Gauzak horrela, udaltzainek argi utzi nahi izan dute gazte izateak ez duela esan nahi neurriak bete behar ez dituztenik, eta zentzuz jokatzea eskatu diete herritarrei.

Bestalde, kutsatzeak ekiditeko, ikasle egoitzetan osasun-neurri guztiak hartu beharko liratekeela azpimarratu nahi izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa