Gizartea -

KORONABIRUSA

Osasun Sailak probak egiteko deia egin die Irungo Gaztelumendi tabernako bezeroei

Abuztuaren 24a eta 28a bitartean bertan egon ziren bezeroei PCR proba egiteko hitzordua eskatzeko eskatu diete. 2.000 herritar inguruk egingo dutela aurreikusten du Santano alkateak.

Bi pertsona edaria hartzen. Artxiboko argazkia: EFE.
Bi pertsona edaria hartzen.
Irungo Gaztelumendi tabernan izandako ehunka lagun gerturatu dira PCRa egitera

1:41

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19a detektatzeko proba egiteko eskatu die abuztuaren 24a eta 28a bitartean Irungo Gaztelumendi tabernan egon ziren pertsona guztiei.

Bezeroek hitzordua eskatu behar dute Irungo eta Hondarribiko osasun-zentroetan PCRa egiteko, eta probak egiteko eguna eta ordua emango dizkiete.

Baheketa gaur 15:00etan hasiko da, Irungo Ficoba erakustazokan, eta bihar jarraituko du.

Irungo Gaztelumendi taberna San Joan plazan dago, hiriko aisialdirako gunerik ezagunenetako batean, eta duela gutxi ireki ditu ateak, itxita egon ondoren.

Irun da azken egunetan kutsatu gehien zenbatu dituen udalerrietako bat, astebetean 89 zenbatu baitituzte; horietatik 21 astelehenean zenbatu zituzten.

2.000 herritar inguruk PCR proba egingo dutela aurreikusten du Santano alkateak

Irungo alkate den Jose Antonio Santanok, asteazken honetan, esan duenez, PCR proba 2.000 herritar inguruk egitea aurreikusten du udalak. Osakidetzaren deiari erantzun eta gaur arratsaldetik aurrera erraztasun guztiak jarriko dituzte eskura, tabernan izan ziren herritar guztiek proba egin dezaten. Ficoba Erakustazokan izango da aukera, arratsaldeko 15:00etan hasita. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa