Gizartea -

KORONABIRUSA

Bizkaiko zahar egoitzen sarean bizi ziren hiru pertsona hil dira COVID-19agatik

Pandemiaren "bigarren olatua" hasi zenetik 37 dira jada Bizkaiko adinekoen egoitzetan hildakoak. Oraintxe 195 pertsona daude kutsatuta.

Sestaoko Albiz Santiago Llanos egoitza. Argazkia: EFE
Sestaoko Albiz Santiago Llanos egoitza.
Sestaoko Albiz Santiago Llanos egoitza. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko egoitzen sareko hiru erabiltzaile hil dira azken 48 orduetan COVID-19arekin. Hala, 37 dira pandemiaren "bigarren olatua" deiturikoa hasi zenetik bizia galdu duten egoiliarrak.  Une honetan 195 egoiliar daude koronabirusak jota, horietatik 23 ospitaleratuta, Bizkaiko Foru Aldundiak igande honetan emandako datuen arabera.

Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzura bidalitako datuen arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzako 155 egoitza daude (10.748 plaza). Horietan 116 pertsona daude une honetan positibo direnak (aurreko kontaketan baino 11 gutxiago) eta 23 ospitaleratuta daude, duela 48 ordu baino zortzi gehiago.

11 zentrotan dituzte kutsatutako pertsonak: Truiuondo-Zamudio (5), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (13), Elorduy-Barrika (13), Ballesol-Bilbao (6), Elorrio-IFAS Asistentzia Zentroa (11), Albiz Santiago Llanos-Sestao (11), DomusVI Miraflores-Bilbao (20) eta San Jose Alai-Mungia (20).

195 egoiliarrez gain, 111 langile daude kutsatuta eta beste 60 isolamenduan daude.

Pandemia hasi zenetik, Bizkaiko egoitzetan bizi diren 1.737 pertsona kutsatu eta sendatu dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Bizkaiko Foru Aldundia albisteak