Gizartea -

Istripua Nafarroan

Bi gazte zauritu dira, horietako bat oso larri, autoa iraulita, Olatzagutian

Ezbeharra 7:34 aldera gertatu da Auntzetxezar Borda inguruan. Bi zaurituak Nafarroako Ospitale Gunera eraman dituzte.

Bi gazte zauritu dira, horietako bat oso larri, Olatzagutian. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Bi gazte zauritu dira, horietako bat oso larri, Olatzagutian. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Bi gazte zauritu dira, horietako bat oso larri, Olatzagutian. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gazte zauritu dira, horietako bat oso larri, autoa errepidetik atera eta iraulita, Olatzagutian (Nafarroa), Auntzetxezar Borda inguruan.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, istripua 7:34 aldera gertatu da, eta pertsona bat larri eta beste bat arin zauritu dira. Bi zaurituak Nafarroako Ospitale Gunera eraman dituzte.

Altsasuko polizia-etxeko foruzainak bertaratu dira, baita Iruñekoak ere. Era berean, Altsasuko suhiltzaileak eta osasun-langileak hurbildu dira, baita bi anbulantzia eta helikoptero bat ere.

Noticias de Navarra-k zehaztu duenez, lur orotarako ibilgailuaren gidaria, 18 urteko gazte bat, burezurreko traumatismoarekin oso larri eraman du helikopteroak Nafarroako Ospitale Gunera.

Bestalde, 16 urteko adingabe batek kolpe ugari hartu ditu. Era berean. Anbulantzia batek adingabea Nafarroako Ospitale Gunera eraman du.

Ibilgailuko beste hiru bidaiariak oso arin zauritu dira, eta bertan artatu dituzte. Ospitalera eramatea ez da beharrezkoa izan.

4 X 4 ibilgailua irauli den zonaldea basoa da, eta helikopteroak harrobietan lur hartu behar izan du. 18 urteko gaztea bertara arte eraman du anbulantzia batek, eta ondoren helikopterora igo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Gazteak Trafiko-istripu hilgarriak