Gizartea -

Hilketa

Gizon batek lau urteko alaba hil du Zaragozan

Aitak larri zauritu zuen alaba, lepoan ebakia eginda, eta ospitalera eraman zuten, baina ezin izan zuten ezer egin neskatoa ik ateratzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Zaragozako etxebizitza batean lau urteko alaba hiltzeagatik, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Aitak larri zauritu zuen alaba, lepoan ebakia eginda, eta ospitalera eraman zuten, baina ezin izan zuten ezer egin neskatoa onik ateratzeko.

23:08 aldera, telefono-dei bat jaso eta berehala, erasoa gertatu zen lekura joan zen Polizia Nazionala, Delicias auzoan dagoen Domingo Ram kaleko 76. zenbakira. Dei horren bidez jakin zuten emakume bat shock egoeran zegoela, alaba besoetan hartuta.

Ordurako, aita ez zegoen etxean, baina Herri Segurtasuneko patruila batek 01:00ean aurkitu zuen kalean, eta bertan atxilotu zuen.

Homizidioak ikertzeko taldeak bere gain hartu du gertatutakoa argitzeko ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa