Gizartea -

Koronabirusa

Pandemiaren egoera "dezente hobetzen" ari dela esan du Jaurlaritzak

Osasun Sailaren arabera, 12.000 lagun inguru daude koarentenan eta 4.000 pertsona daude koronabirusarekin, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Ignacio Garitano. Argazkia: EFE
Ignacio Garitano.
Euskadin pandemiaren egoera "egonkortzen" ari dela esan du Jaurlaritzak

1:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak adierazi du koronabirusaren eragina "beheraka" egiten hasi dela eta, ondorioz, pandemiaren egoera "dezente hobetzen" ari dela Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Hala ziurtatu du Ignacio Garitano Osasun Sailaren eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrolerako Programaren koordinatzaileak arratsalde honetan egin duen agerraldian.

Garitanok azaldu duenez, abuztu bukaeratik hona kutsatze kopuruak murrizten joan dira, "erakundeek hartutako neurriengatik eta herritarrek arduraz jokatzen ari direlako".

Horrez gain, ospitaleetan egoera "ona" dela esan du, eta azkeneko balantzearen datuak jakinarazi ditu: 12.000 pertsona inguru daude koarentenan eta 4.000 pertsona daude koronabirusarekin gaixorik, % 50a sintomarik gabe.

Halaber, ikasturtea hasi zenetik haurren artean kutsatze gehiagorik antzeman ez dutela azpimarratu du.  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa