Gizartea -

2011ko Fisikaren Nobel Saria

Unibertsoaren hedapena bizkortzen ari den aurkikuntza, Nobel Saria

Hain zuzen ere, Saul Perlmutter, Brian P. Schmidt eta Adam G. Riess kosmologo estatubatuarrak saritu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saul Perlmutter, Brian P. Schmidt eta Adam G. Riess zientzialari estatubatuarrek irabazi dute 2011ko Fisikaren Nobel Saria, "supernoba urrunak begiratuz unibertsoaren hedapena gero eta gehiago bizkortzen ari dela deskubritzeagatik", Zientzien Akademia Suediarrak astearte honetan jakinarazi duenez.

Zientzialari hauek erakutsi egin dute unibertsoaren hazkundea gero eta azkarragoa dela, eta ez gero eta motelagoa, lehen uste zen moduan.

Pelmutter 1959an jaio zen, AEBetan, eta Supernoba Proiektu Kosmologikoa zuzentzen du Berkeleyko Unibertsitatean.

Schmidt 1967an jaio zen, AEBetan, baina Australiako hiritartasuna ere badu. Irakaslea da herrialde horretako Unibertsitate Nazionalean.

Riess 1969an jaio zen, AEBetan, eta Astronomia eta Fisika irakaslea da Baltimoren.

Gainerako Nobel sariak

Atzo Medikuntzaren Nobel saridunak jakinarazi zituzten: Bruce Beutler, Jules Hoffmann eta Ralph Steinman (ostiralean hil zen).

Bihar Kimikaren Nobel sariduna iragarriko dute, ostegunean Literatura sariarena, ostiralean Bakearena eta astelehenean Ekonomiarena.

Golardo guztiak abenduaren 10ean banatuko dituzte, hots, Alfred Nobelen heriotzaren urteurrenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea