Gizartea -
Desagerpena
62 urteko gizon bat desagertu da Barakaldon
Desagertu zenean galtza bakeroak eta oinetako marroiak zeramatzan jantzita. VOSTEuskadik jakinarazi du desagertutako gizonak botikak hartu behar dituela egunero.
EiTB.EUS
62 urteko gizon bat desagertu da Barakaldon (Bizkaia), VOSTEuskadik Twitter bidez jakitera eman duenez. Roberto Colina da desagertutako gizonaren izena, eta uztailaren 24an edo 25ean ikusi zuten azken aldiz.
Begi marroiak, ile urdina eta gorpuzkera sendoa dauka, eta desagertu zenean galtza bakeroak eta oinetako marroiak zeramatzan jantzita.
VOSTEuskadik zehaztu du botikak hartu behar dituela egunero.
Norbaitek haren berri balu, SOS Deiak larrialdi zerbitzuen 112 telefono zenbakira deitzea eskatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea