Gizartea -
Mugikortasuna
Autorik gabeko eguna Kontxan, Mugikortasun Jasangarriaren Astearen alde
Irailaren 20a, autorik gabeko eguna izango da Donostiako Kontxan. Pasealekuko trafikoa itxi egongo da 09:00-21:00ak bitartean Mirakontxako igoerako tartean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostiako Kontxako pasealekua trafikorik gabeko gunea bilakatu da, Mugikortasunaren Jasagarriaren Astearen harira. Irailaren 22an hasi ohi da ekimena, baina aurten, igandean, hilaren 20an, emango zaio hasiera Autorik gabeko egunari.
Gipuzkoako hiriburuko udalak jakitera eman duenez, irailaren 16an eta 22an artean antolatutako egitasmoen artean, "kutsadurarik gabeko mugikortasunaren alde" egindako ekimenak izango dituzte hizpide.
Igande honetan, hilaren 20an, Kontxako pasealekuan errepidea itxi egin dute eta ez da autorik baimenduko goizeko 09:00etan hasi eta gaueko 21:00ak arte, Mirakontxako igoerako tartetik Antiguoko tunelaren bestaldera bitartean.
5, 16, 18, 25, 33 eta 45 autobusen ibilbideek aldaketak izango dituzte. Perlatik Antiguorantz dihoaztenak Sanserrekatik eta Pio Barojatik igaroko dira eta Zumalakarregiko erdigunetik dihoaztenak Satrustegitik, Pio Barojatik, Meloditik, Lazkano pasealekutik, Aldapetatik eta Easotik igaroko dira.
Ondarretako geltokia Escalavasekoak ordezkatuko du eta San Martin 57koa Easo 19ra pasako da. Sanserrekako 33. eta 25., Baenako Dukeko 1., Mirakontxako 42. eta 28. zerbitzuz kanpo izango dira.