Gizartea -

KORONABIRUSA

447 kasu berrirekin eta %5eko positibitate tasarekin amaitu da astea EAEn

Lurraldeka, 68 positibo atzeman dituzte Araban, 227 Bizkaian eta 149 Gipuzkoan. Nafarroan, 187 izan dira atzotik atzemandako kasu berriak eta %8ra jaitsi da positibitate tasa.

Gazte bat PCR proba bat egiten. Argazkia: EFE
Gazte bat PCR proba bat egiten.
Gazte bat PCR proba bat egiten. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Departamentuak jakitera eman duenez, 447 positibo berri atzeman zituzten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan.

Guztira, 9.357 PCR proba egin dituzte azken 24 orduetan. Positibitate indizea %4,8eko izan da, OMEk gomendatzen duen %5a baino zerbait gutxiago eta bezperako %6koa baino baxuagoa.

Lurraldeka, 68 positibo atzeman dituzte Araban, 227 Bizkaian, 149 Gipuzkoan eta 3 kasu EAEtik kanpo bizi diren pertsonengan.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 25 pertsona ospitaleratuta behar izan zituzten atzo (bezperan 43) eta gaur egun 53 daude ZIUn (bezperan baino 4 gehiago).

Udalerriei buruzko informazioa eta RO indizea bihar, astelehena, berrituko dute.

187 kasu berri, bi hildako eta 10 ospitaleratu

Nafarroan 2.319 PCR proba egin ziren atzo eta 187 kasu berri atzeman zituzten. Hala, hainbat egunez positibitate tasa %10etik gora egon ondoren, %8,06ra jaitsi zen atzo.

90 eta 97 urteko bi emakume hil ziren, bestalde, eta 10 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUn. Une honetan 206 pertsona daude orotara, ospitaleratuta, Nafarroan, COVID-19arekin, horietako 27 Zaintza Berezietan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta inguruan atzeman zituzten positibo berrien % 57, Tutera inguruan %14 eta Lizarraldean %6.

Adinari dagokionez, 15etik 29rakoak izan ziren gehienak (%26); 45etik 59ra hurrengoak (%23) eta 30etik 44era ondorengoak (21%). 14 urtetik beherakoak positibo berriak %12 izan ziren, 60tik 75 urtera artekoak %9 eta 75etik gorakoak ere %9.

Batez beste, 39,7 urtean dago kutsatu berrien adina. %44 gizonezkoak dira eta %56 emakumezkoak.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak familiei gogorarazi die euren seme-alabak "kontaktu estutzat" hartzen direnean, koarentena bete behar duela. Kasu horretan SMS bat jasoko dutela jakinarazi diete, PCRrako eguna, tokia eta ordua jakinaraziz eta ez dutela eurek erreferentziazko euren zentroarekin harremanetan jarri beharrik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik, baita Lapurdiko kostaldeko herri nagusien erdiguneetan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak