Gizartea -

Bozak

Italiako zazpi eskualdek gobernua aukeratu behar dute hauteskundeetan

Bestalde, italiarrek parlamentari kopurua murriztearen aldeko edo aurkako botoa eman dute erreferendumean.

Fabiana Dadone, Italiako ministroa. Argazkia: EFE
Fabiana Dadone, Italiako ministroa.
Fabiana Dadone, Italiako ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiarrek zazpi eskualdetako gobernua aukeratu eta parlamentari kopurua murriztearen aldeko edo aurkako botoa eman dute erreferendumean, igande honetan. Bozkaketa, ordea, ez da gaur bukatu, biharko egunean ere izango baitu jarraipena. Aurrenekoz emango dute botoa italiarrek koronabirus pandemiaren ondotik.

Urte hasieran izan behar zuen galdeketa atzeratu egin behar izan dute koronabirusaren ondorioz. 

Hauteskunde mahaiak goizeko 07:00etatik 23:00ak arte izango dira zabalik, bai gaurko egunean zehar baita biharkoan ere. 50 milioi italiarrek emango dute boza  legebiltzarkideen taldea murriztu nahi ote duten erabaki ahal izateko. Egun, 945 legebiltzarkide daude eta proposamenak 600era murriztea ekarriko luke, hurrengo legealditik aurrera (Diputatuen Ganberan 400 eta Senatuan 200).

M5S mugimendu antisistemak egindako proposamena da eta bertako liderra izan zena, egun, Kanpo Arazoetako ministroa da, eta bere hitzetan, Italiako estatuak 30 urte daramatza proposamen hau indarrean jarri nahian.

Inkestei men eginez gero, egitasmoak aurrera egingo omen du hainbat izan baitira alde agertu diren alderdiak, hala ere, azken egunotan, politikari eta kazetari batzuek aurkako argudioak aurkeztu dituzte, ordezkaritza instituzionala kinka larrian jar dezakeela esanez.

Azpimarragai dugu ere, M5S mugimendua urte luzez aritu dela horren alde borrokan, hortaz, erreferendumeko emaitza mugimenduak herritarrengan duen babesaren isla garbia izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia