Gizartea -

UDAZKENA

Hasi da udazkena eta 89 egun eta 20 ordu iraungo du

Urtaro berria abenduaren 21ean amaituko da, neguaren hasierarekin.

Zuhaitzetako hostoak lurrean, Urionan (Munitibar). Argazkia: Karmelo Goikoetxea
Zuhaitzetako hostoak lurrean, Urionan (Munitibar)
Zuhaitzetako hostoak lurrean, Urionan (Munitibar). Argazkia: Karmelo Goikoetxea

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2020ko udazkena gaur, irailak 22, hasi da ofizialki Ipar hemisferioan, hain zuzen ere, Euskal Herrian 15:31 izan direnean. Espainiako Astronomia Behatokiak egindako kalkuluen arabera, urtaroak 89 egun eta 20 ordu iraungo du, abenduaren 21era arte, neguan sartu arte.

Udazkenak berea duen ezaugarrietako bat da zuhaitzetako hostoak lehortzea eta erortzea. Horrez gain, egunak laburtu eta gauak luzatu ere egiten dira. Zehazki, eguzki orduak hiru minutu gutxituko dira egun bakoitzeko.

Bestalde, urriko azken igandean (urriak 25) ordulariak ordubete atzeratu beharko dira, neguko ordutegira egokitzeko. Gauzak horrela, 03:00etan 02:00ak izango dira.

Urriaren 25ean ordu aldaketa egingo bada ere, 2021etik aurrera ordu aldaketa horiek kentzea aztertzen ari dira Europako Parlamentua.

Eklipseak eta bestelakoak

Azaroaren 30ean ilargi eklipse bat izango eta abenduaren 14an, ostera, eguzki eklipse totala. Dena dela, ez bata ez bestea ez dira ikusgai izango Euskal Herritik.

Espainiako Astronomia Behatokiak zabaldutako informazioaren arabera, abenduaren 14an Ilargiak Merkurio estaliko du eta kasu horretan bai Euskal Herrian behatu ahal izango da.

Udazken honetako lehen ilargi betea urriaren 1ean izango da; hurrengoak, urriaren 31n eta azaroaren 30ean. Meteoro euriei dagokienez, Drakonidak urriaren 8an bistaratuko dira, leonidak, azaroaren 17an eta geminidak, abenduaren 14an.

Konstelazioei erreparatuta, orain omen da Andromeda (M31) galaxia behatzeko unerik onena, Espainiako Astronomia Behatokiaren arabera. Ez da urtaro honetan ikusteko moduan izango den bakarra izango, Tauro eta Orion, kasu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Noiz aldatuko dute ordua? Udazkena