Gizartea -

ISTRIPUA

Txirrindulari bat hil da Gereñun, A-3110 errepidean

Ezbeharra Agurainera bidean gertatu da, Gereñu (Araba) parean. Momentuz ezin izan dute baieztatu erorikoaren ondorioz hil ote den, edo bizikletan zihoala ondoezak jota.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da astelehen honetan A-3110 errepidean, Gereñun (Araba), bizikletatik erorita. Momentuz ezin izan dute baieztatu erorikoaren ondorioz hil ote den edo bizikletan zihoala ondoezak jota.

12:15 aldera SOS Deiak-en 112 telefonora deitu dute Gereñun, A-3110 errepidean, Agurainera bidean, gizon bat lurrean etzanda zegoela jakinarazteko. Biktima ez zen mugitzen, eta ez zuen kasurik egiten.

Berehala gerturatu dira anbulantzia eta Osakidetzaren ZIU mugikor bat. Ertzaintza ere segituan bertaratu da eta errepidea itxi dute, larrialdietako kideek euren lana egin ahal izateko. Dena dela, suspertzen ahalegindu badira ere, ezin izan dute bere onera ekarri, eta bertan hil da.

Lan horiek bukatutakoan, berehala ireki dute A-3110 errepidea, baina baliteke momenturen batean berriro itxi behar izatea, ikerketarekin lotutako lanen bat egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Agurain argazkiak Albisteak Trafiko istripuen biktimak Arabako Lautadako kuadrilla