Gizartea -

Koronabirusa

Zer gertatzen da maskara euripean bustitzen bada?

Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Emakume bat maskara eta aterki batekin. Argazkia: EFE.
Emakume bat maskara eta aterki batekin
Emakume bat maskara eta aterki batekin. Argazkia: EFE.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain, udazkenean sartu berritan, maskarekin eta euriarekin zer gertatzen den galdetzen diogu geure buruari. Adituek diote baldintzak aldatu egiten direla eta kontu handiz ibili behar dela urarekin eta hezetasunarekin.

Maskaren materialak bere propietateak aldatzen ditu bustitzen denean, "zuntzak bereizten dira eta iragazteko ahalmena kaltetu daiteke, horregatik ez dira busti behar", esan du Diana Perez farmazialari bizkaitarrak.

Oro har, Perezek edozein hezetasun saihestea gomendatzen du, eta gomendio hori maskara mota guztietara zabal daiteke: "Euriak bustitzen badu, lehortu eta berriz erabil dezakegu, baina maskara izerdiarekin, listuarekin edo arnasketarekin bustitzen bada, bota egin behar da, mikroorganismoen hazkundea eta infekzio-iturri bihurtzeko aukera errazten duelako".

Hori dela eta, farmazialariak gogorarazi du fabrikatzailearen jarraibideak kontuan izan behar direla, hura behar bezala erabiltzeko: "Edozein maskara heze edo busti baztertu behar da, eta beste bat jantzi". "Zentzuzkoa da", esan du, "maskara edozein modutara eramatea, adibidez, isunik ez jartzeko, ez gaitu koronabirusetik babesten".

Hezetasuna saihesteko aukera on bat aterki bat eskuratzea da, euria egiten duen egunetan gure maskarak uretatik babesteko. Eta beti eraman daitezke ordezko maskara bat edo bi paperezko gutun-azal edo poltsa batean poltsa, poltsiko edo motxila barruan, zaparradak ezustean harrapatzen bagaitu ere.

Munduko Osasun Erakundearen ohiko gomendioak kontuan izan behar dira, infekzioa ez zabaltzeko: eskuen higienea zaintzea eta segurtasun-distantzia mantentzea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak gaur COVID kasuak Maskarak koronabirusa