Gizartea -

KORONABIRUSA

Bi egoiliar hil dira Donostiako Alai Etxe adinekoen zentroan, COVID-19ak jota

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean 55 positibo aktibo zenbatu dituzte eta 11 egoiliar ospitaleratuta daude.

Adinekoen egoitza bateko korridore bat. Artxiboko argazkia: Agentziak
Adinekoen egoitza bateko korridore bat
Adinekoen egoitza bateko korridore bat. Artxiboko argazkia: Agentziak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan Donostiako Alai-Etxe adinekoen egoitzako bi egoiliar hil dira, COVID-19aren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Aipaturiko iturriak zabaldutako informazioaren arabera, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean 55 positibo aktibo daude: Donostiako Garate-San Ignacion bat, Hernaniko Santa Maria Magdalenan, 26; Errenteriako Jesusen Bihotzan, 17; Donostiako Alai-Etxen, 9, eta Bergarako Mizpirualden, bi.

Bestalde, 11 egoiliar ospitaleratu dituzte eta beste 29 pertsona daude Eibarko Ospitaleko solairu sozialean, koronabirusa duten egoiliarrak bideratzen dituzten zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboak atzeman zituztenetik 14 egoiliarrek gaixotasuna gainditu dute eta 20 pertsona hil dira.

Egoitzetako langileei dagokienez, gaur-gaurkoz 60 dira koronabirusaz kutsatuta daudenak eta 44k, ostera, gaixotasuna gainditu dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Albisteak Gipuzkoa Gaixotasunak albisteak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak gaur COVID fokuak