Gizartea -

Istripua Bizkaian

74 urteko emakume bat hil da Iurretan, auto batek harrapatuta

Ezbeharra 20:40 aldera gertatu da Durango eta Orozketa auzoa lotzen dituen errepidean. Anbulantzia bat, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

74 urteko emakume bat hil da gauean, ibilgailu batek harrapatuta Durango eta Iurreta (Bizkaia) lotzen dituen errepidean. Ertzaintza istripuaren inguruabarrak ikertzen ari da.

Ezbeharra 20:40 aldera gertatu da bertako errepidean, Durango eta Orozketa auzoaren artean, Iurretako udalerrian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Anbulantzia bat, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira, baina adinekoaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Herriak eta Hiriak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak Iurreta Harrapatzeak Durangaldea albisteak Errepideko istripuen biktimak